Ushuaia Ediciones

Síguenos

Facebook Twitter YouTube Pinterest Newsletter

Joxe Mari Gabilondo Millet

 

Joxe Mari Gabilondo Millet

 

AUTOR


Joxe Mari Gabilondo Millet

Bartzelonan erabaki zuten eguzki izpiek nire begi-niniak zauritzea. Urtarrilaren 22a zen eta 1900 urteak 74 beteak zituen iada. Bartzelonako ekiak euskaraz jakin ez eta Bergarara joan nintzen urtebete beranduago, Aitaren herrian Ikastola bazen eta hantxe igaro nuen haurtzaroa, Bergarako plazatik ikastolara eta handik seminariora Anaia txikiaren eskutik, gure garaiko (gerora kuadrilako) gehienek egiten zuten moduan.
3. BUPen piztu zitzaidan buruan Euskal Filologia ikasteko gogoa eta horrela, etxean makina bat tira-biren ondoren ("euskaraz jakinda zertarako ikasi behar duzun Euskal Filologia ez da erraza ulertarazten kooperatiben bailaran) eta Amaren babesarekin Gasteizerat habitu ginen lau lagun.
Oinarrizko kanpamendua Pio XII kalean genuen eta bertatik eskalatu genituen geure bizitzako tontorrik garrantzitsuenak: Prontzik ingenieritza, Eduk magisteritza eta, Iñakik eta Joxe Marik Euskal Filologia.
Karrerako 3. urtean AEKko irakasle egin eta bertan 12 urtez lanean aritu ondoren, egun Nafarroako bigarren hezkuntzan irakasle 5 urte daramatzat.

 

TÍTULOS PUBLICADOS


Kimuen Heziketa

 

© 2011-2017 Ushuaia Ediciones | www.ushuaiaediciones.es | info@ushuaiaediciones.es | 977 881 719 |  Aviso legal  | Política de privacidad  |  Todos los derechos reservados.